O motako izar

O motako izarren tamaina erlatiboa sekuentzia nagusiko beste izar batzuekin

O motako izar bat, izar bero bat da, zuri urdinxka kolorekoa eta O espektro motakoa Yerkesen sailkapen sisteman astronomoek erabiltzen dutena. 30.000 Kelvin (k) baino tenperatura altuagoak dituzte. Mota honetako izarrek helio ionizatuaren xurgapen lerro sendoak dituzte, beste elementu ionizatu batzuen lerro sendoak eta hidrogeno eta helio neutro lerro ahulagoak B espektro motakoak baino.

Mota honetako izarrak oso arraroak dira, baina oso distiratsuak direnez, distantzia handitan ikus daitezke, eta Lurretik ikusten diren 90 izarrik distiratsuenetatik lau O motakoak dira.[nota 1] Euren masa handiagatik, O motako izarrek, euren bizitza nahiko azkar amaitzen dute supernoba eztanda bortitzetan, zulo beltzak edo neutroi izarrak sortuz. Izar hauetako gehienak sekuentzia nagusiko gazteak eta masiboak dira, erraldoiak edo supererraldoiak, baina nebulosa planetarioen erdiko izarrek, euren bizitzaren amaieratik gertu dauden masa baxuko izar zaharrak, o espektroak ere izaten dituzte.

O motako izarrak izar eraketa aktiboko eskualdeetan egon ohi dira, galaxia kiribil baten beso kiribilak edo talka eta fusio prozesuan dauden galaxia pare bat bezala (Antenen galaxiak kasu). Izar hauek, inguruko material guztia argiztatzen dute, eta, neurri handi batean, galaxia baten besoen kolore bereizgarriaren erantzule dira. Gainera, O motako izarrak izar sistema anitzetan agertu ohi dira, non euren eboluzioa iragartzea zailagoa den masa transferentziagatik eta izar osagaiak supernoba bezala une ezberdinetan lehertzeko aukeragatik.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "nota", but no corresponding <references group="nota"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy